Gipuzkoako Itxaropenerako Telefonoa herriz herri ibiliko da ematen dituen zerbitzuen berri zabaltzeko, eta ostegunean Hernanira iritsiko da. Urbieta kalean izango da 15:00etatik 19:00etara. Behar duzu norbaitek zuri entzutea? Zatoz gu ezagutzera! leloarekin, «egoera mingarri baten aurrean bakarrik sentitzen» direnak entzun eta laguntzea du helburu.