Bihar bilduko dira Plenoak, Hernani eta Astigarragako Udaletan; bietan, 19:00etan. Hernanin, besteak beste, aldaketa klimatikoarekin lotutako mozioak eta CCOO sindikatuak plantilla aldaketaren aurka aurkeztutako idatzia aztertuko dira. Astigarragan ere hitz egingo da klima aldaketaz, eta baita kale izendegiaren edota Correos eta Udala, eta Bidegi, Udala eta Astigarraga Lantzen S.A.-ren arteko hitzarmenei buruz ere.