Laguntzak eta metodo desberdinak eskura, euskera ikasteko

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 23a, 02:00

Hasi da ikasturte berria, eta horrekin batera, martxan jarri dira, bai Astigarragan eta bai Hernanin, euskera ikasteko edo hobetzeko ikastaroak. Era berean, horretara anima­tzeko, Astigarraga eta Her­na­niko Udalek hainbat diru-laguntza jarri dituzte mar­txan, herritarrak euskera ikas­tera animatzeko.


Diru-laguntzak, ia matrikula osoa ordaintzerainokoak

Astigarragan AEK euskaltegia dute herritarrek eskura, eta Udalak bertan izena emateko animatu ditu herritarrak. Ain­tzane Barandiaran, euskera zinegotziak Udalaren babesa adierazi dio AEKri, eta euskaltegian arituko diren Astiga-rra­gako herritarrentzako di­ru-laguntzen berri eman du.

Arazo ekonomiko larriak dituztenek eta agiri bidez justifikatu dezaketenek, matrikularen %100 jasotzeko aukera izango dute, baita 12 urtera arteko haurrak dituzten gurasoek, langabezian daudenek eta merkatariak direnek ere. Gainerako herritarrek, %75 jasoko dute ikasturte amaieran. Informazio gehiago edo euskaltegian izena eman nahi dutenek kultur etxeko bigarren pisura jo dezakete, edo telefonoz deitu 607 610 687 eta 688 746 639 zenbakietara, edo idatzi: astigarraga@aek.eus.

Hernanin ere, laguntzak ematen ditu Udalak, euskaltegiko matrikularen %70 eta 90 artean ordaintzeraino. Hauek eskatzeko, Udaleko HHZ bulegora edo Euskara Zerbitzura (udaletxeko 1go pisura) jo daiteke, edo telefonoz deitu 943 33 70 00 edo 943 33 70 29 zenbakietara, edo emaila idatzi: euskara@hernani.eus.

Hernaniren kasuan, bi eus­kaltegi daude, aukeran: AEK (Larramendi kalea 11) eta Udal Euskaltegia (Karobieta 63, anbulatorio zaharra). Azken honetan, talde batzuetan tokia dagoenez, matrikula epea luzatu dute ostiralera arte.


Mintzapraktika saioak ere, martxan

Bestalde, Hernaniko Dobera Eus­kara Elkarteak mintzapraktikarako taldeak osatzen ditu, elkarrekin euskeraz ko­mu­ni­katzeko, dakienak ez da­kienari laguntzeko, lagunartean aisialdiaz euskeraz go­zatzeko.

Hauetan parte hartzea doan da. Izena emateko, deitu 943 33 27 99 zenbakira edo idatzi: dobera@dobera.eus

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!