'Arantzazu, harriz herri' dokumentala, Oronan

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 23a, 02:00

50 urte bete berri dira Aran­tza­zun euskara batuari bul­tzada emango zion Batzarra egin zela, eta, baita ere, Otei­zaren apostoluak kokatu eta San­tu­tegi berrituari hasiera eman zitzaiola. Bi ideia horiek ardatz hartuta, Arantzazu, ha­rriz herri dokumentala ekoitzi dute Na­ba­rraldek eta Hernani Erro­tze­nek, hainbat lagun­tzai­lerekin, eta ostegunean es­trei­na­tuko da, 19:30etan Orona Ideon.

Ekitaldia irekia da, baina sarrera aretoaren edu­kie­rara mugatua izango da. Doku­men­tala ikusi ondoren, 20:00e­tan mahai-ingurua izan­go da, An­gel Rekalde, Naba­rraldeko zu­zendaria, Juan Ignacio Larrea, Arantzazuko santutegiko zain­daria, eta Elena Martín, Jorge Oteiza Fundazio Museoko kon­tserbatzailearekin.


Euskal Herriko memoria

Nabarraldek azpimarratu du­e­­nez, «euskaldun guztiontzat eredu behar luke han egin zenak», eta horixe nabar?men­du nahi izan du doku­mentalarekin.

«Arantzazu Euskal Herriko memoria leku garrantzitsua» izan dela erakutsi, eta «erre­ferentziazko leku bilakatu zen garaia» gogora ekarri dute; «artea eta euskera, kultura oro har, euskaldunen babesleku bilakatu zireneko garaia». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!