Jose Olaizolaren omenez, zigilu eta tinbre berria

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 23a, 02:00

Jose Olaizola Gabarain her­na­nia­rraren heriotzaren 50ga­rren urteurrenean, omenaldia egin nahi izan dio Gipuzkoako Filatelia eta Numismatika El­karteak. Hilaren 28ra arte iku­si ahal izango den era­kus­keta jarria dauka Biterin, eta ber­tan egin zioten omenaldia her­naniarrari, larunbatean.

Hain zuzen, zigilu edo sei­loa eta tinbre edo zigilu-mar­ka sortu dituzte, Jose Maria Rezolak egindako Olaizolaren erretratoarekin. «Ohorea da haren irudia eta euskal kul­tura eta musikaren alde egin zuen lana betikotzea, seilo ho­nen bitartez», azaldu zu­ten antolatzaileek. Jose Olai­zo­la 1883an jaio zen Her­na­nin, eta 1989an hil, Do­nos­ti­an, mu­si­ka­ri, konpositore, or­ganista, zu­­zendari eta an­tzerki mun­du­ko lanetan ibili ondoren.

Omenaldian Olaizolaren bilobak «eskertuta» agertu zi­ren, «aitonaren lana ja­so­tzen di­tuen seiloa, tinbrea eta bio­gra­fia azaltzeagatik». Xabier Lertxundi, Hernaniko alka­te­ak, berriz, hernania­rra­ren bi­zi­tzako bi arlo na­bar­mendu zi­tuen: «hez­kun­tzan egin­da­ko lana, mu­si­ka­rien irakasle ere izan bai­tzen, eta eraku­tsi­tako eus­kal­tzaletasuna. Eus­kal­­tzain­di­ako kide ere izan zen. Bi­daia­tzea hain erraza ez zen ga­rai batean, Hernani mun­du­an barrena zabaldu zuen, eta zigilu-marka honi esker, are gehiago zabalduko da orain Olaizola, munduan zehar». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!