Irailaren 29rako antolatu du aurten Xalaparta elkarteak, urteroko Aranorako Martxa, eta izenematea irekita dago elkartean. Goizeko 09:00etan Besabitik aterako dira; bertara joateko autobusa 08:30etan, Xalaparta elkartetik. Bazkaritara bakarrik joan nahi dutenek, berriz, beste autobus bat izango dute, 11:30etan. Urtero bezala, Toka Txapelketa Aranon egingo da, bazkalondoren. Hernanirako bueltako autobusa 18:00etan aterako da Aranotik.