Ohorezko Mailako errugbi taldeak atzo jokatu zuen Ligako etxeko aurreneko partidua. Hernanik ezin izan zuen Cisneros gainditu, puntu bakarragatik: 77garren minutura arte eutsi zion 20-18 markagailuari, baina Cisneros aurreratu zen azkenean, 20 eta 21.
Aurreko asteburuan Sevillan, Cienciasen kontra lortutako emaitza txarra ahaztuta, indarrean hasi zen Cisnerosen kontra atzo. Bi zigor kolperekin 6 eta 0 aurreratu zen. Baina bi entsegurekin, atsedenaldirako Cisneros zen aurretik, 6-15. Bueltakoan Hernanik egin zuen entsegua, 13-15. Cisnerosek bi puntu gehitu, eta erasora berriro Hernani; 20-18, entseguarekin. Ezin izan zion eutsi, ordea.