Europako Mugikortasun Jasangarriaren Astearekin egin dute bat Astigarragak eta Hernanik ere, eta hainbat jarduera antolatu dira azken egunetan: patin ibilaldiak, oinezko irteerak, kirol egokituko ginkana...
Astigarragan atzokoa zen azken eguna, patin ibilaldia bertan behera geratu bazen ere. Hernanin, ordea, gaur bukatuko dute, bizikletekin.
Bizikletan buelta, eta bide heziketa zikuitua, bukatzeko
Bi jarduera izango dira gaur Hernanin. Hasteko, bizikleta ibilaldia egingo da 09:30etatik 12:00etara. Plaza Berrin jarri da hitzordua, eta Zinkoenean barrena abiatuta, Karabel, Landare, Etxeberri, Sagastialde eta Urbietan barrena egingo da buelta.
Bestalde, bide heziketa zirkuitua egin ahal izango da Atsegindegin, ordu berean.