Arrizabalaga nagusi Zanbranako ehiza xeheko txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 22a, 02:00

Zanbranako Coto el Castillon, bigarren eremuko ehiza xeheko txapelketan, Txantxangorri elkarteko Asier Arrizabalaga Ansa bazkidea txapeldun geratu zen, bederatzi pieza ehizatuta. Bigarren Urnietako Urtzi Oiarbide izan zen eta hirugarren Jose Luis Toledotxiki. Aipatu beharra dago Txantxangorri elkarteko beste bazkideek ere lan txukuna egin zutela. Mikel Loidi seigarren sailkatu zen eta Ekaitz Cisneros bederatzigarren. Beteranotan berriz, Juan Pedro Yeregi bigarren postuan geratu zen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!