Euskal PMP, publizitate programatikoa euskeraz egiteko

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 22a, 02:00

Euskal medioetan iragarkiak jartzen dituzten publizitate-agentzia eta iragarleei zuzen­du­­tako produktua da Euskal PMP; Euskal Private Market Place. Publizitate espazioak e­ros­teko 'azoka' moduko bat da, euskerazko edukietan es­pe­zializatua. Bertan, nahi du­ten eus­kerazko medio guztiek har­tu ahal izango dute parte. Azpiegitura berri honek orain arte itxita zeuden ateak ireki­tzen ditu euskerazko komunikabide digitaletan pu­blizitatea askoz ere modu erraz eta eraginkorragoan egin ahal izateko.

Ekimena Eusko Jaurla­ri­tzako Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailetik, EiTBtik eta TOKIKOMetik abiatu da, Smart AdServer enpresaren laguntza teknikoarekin, eta zabalik da­go, dagoeneko.


Internetek eragindako aldaketetara euskera ere egokitzeko tresna

Bai kazetaritzan, eta baita publizitatean ere, internetek iraultza haundia ekarri du. Publizitate klasikoan, iragarleek hedabidearen arabera erosten zituzten iragarkiak jartzeko espazioak, baina medio digitalen etorrerarekin logika hori erabat aldatu da. Internetek ahalbidetzen duen erabiltzaileen jarraipenari esker, iragarleek erabiltzaile tipologiaren arabera erosten dituzte espazioak, eta ez hedabidearen arabera. 

Horri deitzen zaio publizitate pragmatikoa, eta hor, milioika ikustaldi eta klik dituzten webguneetan jartzen da publizitate gehien. Era berean, ez dago modurik iragarkien hizkuntza bereizteko. Eta, aldi berean, agentzientzat publizitate programatikoarena oso funtzionamendu erosoa denez, gero eta publizitate gutxiago kontratatzen dute zuzenean komunikabide digitalekin. Hori guztia dela eta, euskerazko medioak txikiegiak bihurtu dira, errentagarri izateko. 

Horri aurre egiteko sortu da Euskal PMP. Euskarazko komunikabideek programatikako azokatan parte hartu ahalko dute, erdarazko publizitatea onartu beharrik gabe. Eta iragarleek, berriz, askoz errazago izango dute euskarazko publizitatea egitea, beste hizkuntza batzuetan era­biltzen dituzten tresna estandar berberak erabiliz. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!