Jose Olaizola Gabarain hil zenaren 50 urteurrena bete da eta bere familiari omenaldia egingo zaio gaur Biterin. Udalaren babesarekin Forum Filatelicok erakusketa jarri du martxan erakusketa gelan eta omenaldian parte hartuko dute Xabier Lertxundi alkateak, Forum Filatelicoko ordezkariak eta Jose Olaizolaren senitartekoek.