Mugikortasun astearen ekitaldiak asteburuan zehar jarraituko dute eta Karabel auzoko jaiekin bat eginez, patin festa egingo da gaur. Aurreneko hitzordua 10:00etan jarri da Karabelen. 10:30etan abiatuko da ibilaldia Landare, Zubiondo, Ibaiondo, Akarregi eta Portun barrena, Karabelen bukatzeko. Gero, 11:30etan ginkana egingo da, eta 12:30etan erakustaldia egingo dute patinatzaile trebatu eta txapeldunek. Bukatzeko, hamaiketakoa emango zaie parte-hartzaile guztiei, 13:00ean.
Amaitzeko, bihar XIII. Bizikleta Festa egingo da. Aurrena, ibilaldia egingo da 09:30etatik 12:00etara. Plaza Berrin hasi eta bukatuko da. Era berean, Atsegindegin bide heziketa zirkuitua egin ahal izango da 09:30etatik 12:00etara.
Ginkanarekin hasi zen atzo Mugikortasun Astea
Kirol egokituen ginkanarekin hasi zen atzo Mugikortasun Astea, Atsegindegin. Besteen lekuan jartzeko asmoz antolatzen dute ginkana Kemenek, Hernadesek, AGIk eta AGAEBek, Hernaniko Koxka Elkartearen laguntzarekin eta jende askok hartu zuen parte.