Kaxko Elkarteak, Udalaren laguntzarekin, hitzaldi informatiboa antolatu du astearterako Goiz Eguzkin. 18:30etan hasiko da eta bertan musikaterapiari buruzko informazioa eskainiko da hurbildutakoei.
Tailerraren helburua da behar eta interes desberdinetara egokitutako ekitaldi kulturalak antolatzea, Kaxko Elkartearen bitartez erraztu, hedatu, eta sortuz.
Beste helburuetako bat da, harreman pertsonalak bultzatzea, kooperazio, solidaritate eta ardurak garatuz. Musikaterapia tailerra, ildo horri jarraituz antolatu da.
Beste bi ekitaldi antolatuko ditu datozen egunetan
Kaxko Elkarteak antolatutako ekitaldiak ez dira horretara mugatuko datozen egunetan. Honela, datorren irailaren 28an, gaur zortzi, Biterin La Paz y otras lunas antzezlana antzeztuko da Biterin, 20:00etan. Sarrerak kultur etxean bertan daude salgai, 3 euroren truke.
Ezezagunok antzerki elkartearen lana da eta konpainiaren 23 kideek desgaitasunen bat dute. Aristofanesen La paz komediaren adaptazioa da.
Bestetik, urriaren 1erakoestimulazio musikal goiztiar tailerra antolatu da, 0-3 urte bitarteko umeei zuzenduta, gurasoekiko lotura afektiboa sendotzeko. Izen ematea irekita dago 608 193 701 edo donostia@musikanaiz.com.