Hernanik lau talde aurkeztu ditu denboraldi ona osatzeko ilusioz eta mantentzeko helburuarekin

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 21a, 02:00

hernani errugbi klubak atzo egin zituen lau talderen aurkezpenak. Nagusiekin batera  23 urtez azpiko taldea, emakumeen taldea eta 16 urtez azpiko taldeek parte hartu zuten. Az­ken hauek Iparraldean jokatuko dute liga Atletico SS eta Hen­daiarekin batera lortutako akor­dio bati esker.

Aurkezpenean, talde baikoitzeko 4-5 jokalarik parte hartu zuten eta amaitzeko, talde argazkia atera zen ekitaldian bertan parte hartu zuten guztiekin: entrenatzaile, talde tekniko eta lehendakariarekin batera, noski.


Garaipenaren bila gaur Landaren Cisnerosen kontra

Eta 24 ordu baino gutxiagora, denboraldi honetan Landaren jo­ka­tu­ko den lehenengo partidua izango du gaur, Ohorezko Mailako taldeak; arratsaldeko 17:00etatik au­rrera, Complu­ten­se Cisne­rosen aurka.

Madrildarra, azkeneko bi urte­etan, Hernanin jokatu du­en lehenengo taldea izan da, eta emaitzak ez dira onak izan hernaniarrentzat, nahiz eta bere mailako taldea izan, denboraldi amaiera iristean. Min haundia egin zuten porrotak ja­so zituen Hernanik. Orain bi urte, 22-28 nagusitu ziren ma­drildarrak, eta pasa den urtean 6-22 irabazi zuten.

Aurten egoera horri buelta eman nahi diote, Patrick Poli­dorik zu­zentzen dituen jokalariek. Gai­nera, garaipena beharrezkoa da, kontuan izanda aur­ten talde ia gehienak sendotu egin direla. Cisnerosek lehenengo par­tiduan ezustekoa eman, eta 18-17 garaitu zuen Alco­bendas, pasa den urteko Kopa­ko irabazlea eta Ligako hirugarren sailkatua.

Hala ere, hasiera batean Lan­daren jokatuko duen talderik ahulenetakoa da, eta ho­rrek garrantzia berezia ematen dio denboraldi hasiera honi eta partiduari berari.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!