«Kimatu eta kitzikatu»

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 21a, 02:00

Izena: Maialen Agirregabiria Godinez.

Jaio: 1993-01-08

Bizitokia: Hernani, Argarain.

Lanbidea: Loregintza eta festa berezien lore dekorazioan aditua.

Zaletasunak: Esku lanak belar artean.


Zure bilakaera erotikoa jardin batean azaldu beharko bazenu, nolakoa litzateke?

Zurruntasunetik, kaosera.


Egun berezietarako lore apaingarriak egiten dituzue, zein egun ospatzeko apainduko zenuke zuk?

Teilatu ziur bat izango dudan eguna.


Zer esan daiteke loreen bidez?

Une bat transmititu dezakete.


Oraindik ligatzen al da loreekin?

Gutxi, romantikoen hanka sartzeak konpontzeko batez ere.


Zein ongarri gomendatzen duzu sedukzioa ereiten hasteko?

Umore umusa.


Nola erein harreman osasuntsu baterako hazia?

Mimo handiz eta elementu egokiak jarriz.


Harreman bat ernaldu berria denean...

Esponja baten moduan denak elikatzen du.


Nola berpiztu ximeltzen dirudiena?

Ongarri erotiko jasangarriekin.  


Eta min ematen duen arantzarik badago...

Kimatu eta kitzikatu!


Elementuen arteko oreka ezinbestekoa duzue lanean, maindire artean zer izan behar da orekan?

Plazera bi edo diren noranzkotan.

Ilargiak loreetan eragiten du...eta zugan?

Noski, ilgorak nahiak hazta­raz­ten dizkit eta ilbeherak sus­traiak botatzen laguntzen dit.


PLAZERREN PUTZUA


Muxu, laztan eta koxk, bakoitza nun?

Lepoan.


Norbaiten azalaren gainean usaintzeko lorerik?

Lorategiko larrosa.


Jostailu bezala erabil daitekeen landarerik?

Igokari baten lianak.


Eta laztanak emateko?

Mimosa.


Lorategia ala baratza klasikoa?

Lorategi basatia.


Zein urtarok loratzen zaitu?

Udazkenak, beraz, goxo nabil.


Lore bat oparitzekotan?

Amonari.


Zuen lantegiko bihurrikerietarako txoko interesgarri bat?

Musker artean odol hotzak berotzen.


Udazkeneko ekinozioa, go­men­datzeko sutondo planik?

Hostoak eta lotsak galdu!


SEX-ALDIA BUKATU...


Usain batek..?

Erotu egin zaitzake.


Erleen antzera lorez lore...?

Nektar goxoz hornitzeko prest.


Lurrari buelta eman...?

Zomorro zaharrak kanpora­tze­ko.


Askatuz gero...?

Geroak gero.


Tatxan! Eta orduan...?

Hego haize pizgarriaz goxo dan­tzan.


SASIGALDERA


Zer esango zenioke lotsak  ha­rre­manetan mugatzen duenari?

Lorategi ezberdinetan lasai sartzeko eta laguntza behar badu Plax! Aholkularitza zerbitzura joateko aukera duela. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!