Kirol ezezagun batez gozatzeko aukera izango da gaur, aurreko urteotan bezala, Astigarragako kiroldegian. Euskadiko kayak polo txapelketa jokatuko dute bertan, goizeko 09:30etan hasita. Hiru taldek hartuko dute parte, oraingoan: Atletico San Sebastian, Pasaia Kayak 2005, eta Donostia Kayak.
2012 urtetik antolatu da txapelketa, Astigarragako kiroldegian, Udalaren laguntzari esker, eta instalakuntzen ezaugarri eta egoera onagatik.
Arau bereziak dauzka kayak poloak: baloia daukan jokalariaren kayaka irauli dezake kontrarioak.
Bi zati izaten dituzte kayak poloko partiduek, bakoitza zazpi minutukoa. Gaurko hiru talde partehartzaileek, denek denen kontra jokatuko dute, eta partidu horietan puntu gutxien lortzen dituen taldea, hirugarren postuan geratuko da. Beste bi taldeek, berriz, finala jokatuko dute, Euskadiko txapeldun zein izango den erabakitzeko.
Arau bereziak, eta joko
ikusgarria eta bizkorra
Kayak poloan, bost jokalari aritzen dira jokoan, talde bakoitzetik; eta helburua da, kontrarioaren zelaian, bi metroko altueran kokatuta dagoen atean sartzea baloia. Bi zatien bukaeran, gol gehien lortu dituen taldea izango da irabazle.
Arau berezi zein ikusgarriz osatutako jokoa da, ikusteko oso erakargarria eta bizkorra. Esate baterako, baloia daukan jokalariaren kayaka irauli dezake kontrarioak, baina atezaina ezin dute ikutu.