Martxan da, Hernaniko Eskubaloi Taldearen denboraldi berria. Eta asteburu honetan, makina bat partidu jokatuko dituzte; batzuek, gainera, liga hasiko dute.
Goizeko 10:00etan izango da lehenengo partidua. Hernaniko jubenil mutilek Ereintza taldearen aurka izango dute ligako partidua, Oreretan.
Ordu berean, infantil mutilen bi taldeek, lagunarteko partiduak jokatuko dituzte, Saiekoren aurka, Loiolan.
Goizeko 11:00etan, neska kadeteek lagunartekoa jokatuko dute, Urolaren aurka, Hernaniko kiroldegian.
Eguerdiko 12:15etan, kadete mutilen txanda izango da, kiroldegian bertan; eta haiek ere lagunartekoa jokatuko dute, Urolaren aurka.
Gaurko azkeneko partidua jubenil neskena izango da, arratsaldeko 15:30etan, kiroldegian. Ligako partidua jokatuko dute, Eibarren aurka.
Bihar, berriz, partidu bakarra izango dute hernaniarrek. Ligakoa jokatuko dute kadete mutilek, Hondarribiaren aurka 10:00etan Hondarribian.