Aurrenekoa etxean bihar, Mundarrok

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 21a, 02:00

Aurreko asteburuan hasi zuten liga, Hernanik eta Mundarrok, mutilen Gi­puzkoako 1go mailan. Eta asteburuan dute bigarren jardunaldia.

Denboraldia garaipen batekin hasita (54-44 ira­ba­zi zion Bosteko Irauliri), Donostian ariko da Her­na­ni gaur, Askatuak taldearen kan­txan; Paco Yol­din, 20:00etan hasita.

Mundarrok, berriz, au­rrenekoz jokatuko du etxe­an. Errotaundi ISB izango du aurrean, kiroldegian, bi­har 11:00etan. 65-50 gal­du zuten astigartarrek, au­rrekoan, Atletico San Se­bas­tianen kantxan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!