Autoenplegua sustatzeko, diru-laguntzak Udalak

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 21a, 02:00

Norberaren konturako en­ple­gua sustatzeko helburuarekin, jarduera martxan jartzen dutenei laguntza ekonomikoa eskainiko zaie. 

Hain zuzen, jarduera altan erregistratzen denetik hurrengo 24 hilabeteetan sortzen di­ren Gizarte Segurantzako kuotaren eta Jarduera Ekonomi­koaren gaineko Zergaren or­dainketari dagozkion gastuak  lagunduko dituzte. 


Urriaren 1etik aurrera, eskaerak

Orain jarriko da martxan au­rre­neko deialdia, eta ordenan­tzak dioenez, urtero argitaratuko dituzte. 

Oraingo honetan, eskabidea aurkezteko aukera izanen dute 2017ko urriaren 1etik jarduera ekonomikoen gaineko zergan altan eman duten bizilagunek. Urriaren 1etik 30era izanen dute aukera eskaera egiteko. 


Informazio gehiago, Udalean

Ordenantzaren berri izateko eta informazio gehiagorako udaletxera jo behar da: 948 514 006 telefonoan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!