Mutilen talde nagusiek, etxeko aurreneko partidua gaur

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 21a, 02:00

ETxean egin zuten denboraldiko debuta, joan den asteburu­an, Euskal Ligako neska hernaniarrek. Eta jasotako porrotari buelta emateko, etxean aritzea tokatuko zaie gaur. Barakaldo­ren zelaian ariko dira, La Sie­ben, arratsaldeko 17:30etan hasita. Estreinakoan galtzetik dator talde bizkaitarra ere.

Eta alderantziz, etxean joka­tuko dute aurrenekoz, Hernani eta Mundarroko mutilen talde nagusiek.

Erregionalen Ohorezko Mai­lan, Touring hartuko du Her­na­nik, Zubipen, arratsaldeko 16:30etan hasita. Txuri-berdeek ondo ekin diote denboraldiari, Beti Gazteren zelaian irabazita; eta hasiera onari segida eman nahi diote, zaleen aurrean. Hiru punturekin dator talde donostiarra ere, Real Union hartu bai­tzuen men­pean, aurreneko partiduan.

Ia aldi berean estreinatuko dira etxean, Mundarroko Erre­gional Preferenteak ere. Arra­tsaldeko 16:00etan hasiko dute partidua, Zarkumendegin, Do­nos­tiako Kostkasen kon­tra. Mo­reek ez zuten nahi bezain ondo hasi denboraldia, Deustoren ze­laian 2-0 galduta; eta hiru puntuak etxean geratzera nahi du­te, gaurkoan. 

Etxean ariko dira, baita ere, Liga Nazionaleko jubenil hernaniarrak; baina beraiek ka­suan, ez da estreinakoa izango. Dagoeneko jokatu dituzte bi partidu, denboraldi honetan, eta etxean jokatu zuten aurrenekoa. Orain arte, emaitzak ez dira nahi bezalakoak izan, jo­katutako bi partiduak galduta. Eta aurreneko puntuak eskuratzeko gogoz ariko dira Zubi­pen gaur, seniorren partidua bu­katzen denean, 18:30etan. Aurrera de Vitoria talde arabarra izango dute bisitan. Puntu bakarrarekin daude gasteiztarrak, sailkapenean.


Beste sei partidu etxean, bailarako taldeek

Gainerakoan, hiruna partidu gehiago jokatuko dira asteburu honetan, Hernanin eta Astiga­rragan: Zubipen, mutil kadeteek jokatuko dute gaur 10:00etan eta 12:00etan, eta neska kadeteek bihar 12:00etan; eta Zar­ku­mendegin, mutil jubenilek bi­har 10:00etan, mutil kadeteek gaur 18:15etan, eta neska kadeteek bihar 12:15etan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!