Urriaren 1ean hasiko da ikasturte berria, kiroldegiko ikastaroetan; eta oraindik ere, izena emateko aukera dago. Izan ere, plaza libreak geratzen dira, eskaini dituzten ikastaro gehienetan. Zehazki, helduen kasuan 154 plaza geratzen dira; eta haurren ikastaroetan, 46 plaza.
Plaza gutxi daude, helduen ikastaroen artean, aireko pilatesa (3 plaza), bungee air fit nobedadea (5), pilatesa (3), edota bosu xtreme (4) egiteko. Gimnasia, fit pump, ziklo indoor, aerofit, zumba, strong by zumba eta TRX egiteko ere, badago tokia.
Haurren ikastaroei dagokienez, berriz, bungee fit kids (4) egiteko geratzen dira plaza gutxien; eta zumba kids egiteko ere, lau talde badira ere, 24 plaza besterik ez dira geratzen. Jump fit kids eta ziklo gaztea egin nahi duena ere, garaiz dabil oraindik, kiroldegian.