Sagar uzta berriaren festa gertu dagoela-eta, gaur egingo dute aurten Santio Igoera Herrikoia, bizikletan. Berriz ere berreskuratu da proba, nahiz eta aurten Santio festetatik irailera igaro den. Beranduago, baina badator edizio berri bat. Arratsaldean zehar izango da, 16:00etan hasita. Gune nagusia, Joseba Barandiaran plazan izango da.
Etzion/Etziok erronka berria, aurten taldeentzako
16:00etan, gaztetxoen txanda izango dira. Irteera Joseba Barandiaran plazatik egingo dute denek, baina bakoitzak bere ibilbidea egingo du.
Ondoren, 18:00etan, helduen txanda izango da. Haiek ere, Joseba Barandiaran plazatik hasiko dira, herritik bueltaxka pare bat emango dituzte, eta Santiomendiko ermitan bukatuko dute.
Aurten, gainera, nobedade bat izango da: Etzion/Etziok erronka. Taldeka eman ahal izango da izena, eta haien arteko erronka izango da. Gaur ere eman daiteke izena, Joseba Barandiaranen. 5 euro dira helduentzat; haurrentzat, doan.
Trafiko aldaketak
Igoerak trafiko aldaketak eragingo ditu. Kale Nagusia moztuta egongo da, Pelotari kaleko bidegurutzetik, Galtzaur Kaleko bidegurutzeraino, 15:00etatik, 18:30etara.
Donostirantz doazen autobusak, ez dira Galtzaur kaletik sartuko, 15:30etatik 18:30etara.
Pelotari Kaleko geltokitik pasa ondoren, eskuinera joko dute, eta Donostia Ibilbidera itzuliko dira, arrobitxulotik barrena.
14:00etatik aurrera, aparkatzea debekatuta egongo da, Taxi geltokia eta Kale Nagusiko 33 zenbakiaren artean.
Foru Plazako zati batean ere aparkatzea debekatuta egongo da, txirrindulariak pasa ahal izateko.
Minutu gutxi iraungo duten bide mozketa laburrak izango dira Santio Igoeran, adin ezberdineko lasterketak pasatzeko momentuan.
Besterik gabe, neurri hauek ulertuko dituzuelakoan eta denon mesederako izango direlakoan.