Ohiko Plenoa, asteartean

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 21a, 02:00

Datorren asteartean egingo du Astigarragako Udalak, ikasturte berriko aurreneko Plenoa. Arratsaldeko 19:00etan izango da, udaletxeko Pleno?Aretoan; eta 11 gai dauzkate lantzeko.

Horien artean daude, 2020 urteko zerga fiskalak, Bidegi, Udala eta Astigarraga Lan­tze­nen arteko hitzarmena, kale izendegiaren aldaketa, edota klima aldaketari buruzko mozioa, EH?Bilduk aurkeztutakoa.

Ez da eguneko bilera bakarra izango. Aurretik, 18:00etan Alkatetzan, bilduko da Tokiko Gobernu Batzordea, eta gai-ze­rrenda luzea daukate lantzeko, 13 punturekin.

Eta horren segidan, Plenoa­ren aurretik, bilduko da Boze­ramaile Batzordea; 18:30etan hasita, Alkatetzan bertan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!