Hiru ur-ihes konponduta, ur mozketarik egiteko beharrik ez

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 21a, 02:00

Goizuetako hiru ur-ihes konpondu ziren aurreko astean, eta oraingoz behintzat, Goizue­tako Udalak adierazi du, ez dela errekako urik sartu, eta mozketarik egiteko beharrik ez dagoela. 


Fugak, azkenaldian

Aurreko asteetatik datorren ara­zoa da, hilaren 10etik 12ra arteko gauetan, ura moztuko zela iragarri zen. Hala ere, dagoeneko konpondu dituzte, bi ur-ihes: os­te­gun arratsaldean Miel artza­iaren etxe pareko hoditerian aurkitutako fuga haundi bat; eta ostiralean, San­ta Maria auzoan detektatutako beste txikiago bat. 

Hori dela-eta, neurri hau bertan behera gelditu zen eta ostegun gauean Goizutarren etxeetan ez zen ur faltarik izan.


Oraingoz, ez da urik moztuko

Ur-ihes hauek konponduta, depositua nola bete den ikusi da; beraz, oraingoz behintzat, ez da gauez urik moztuko, ez baita errekako urik sartzen. Hala ere, datozen asteetan fuga gehiago konpontzen saiatu be­har­ko direla adierazi du Goizu­e­tako Udalak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!