Pintura eta marrazketa ikastaroak eskainiko ditu, aurten ere, Astigarte elkarteak. Kultur etxean izango dira: larunbatetan helduentzako saioak, goizeko 10:00etatik 13:00etara; eta ostegunetan 6 urtetik gorako haurrentzako tailerrak, arratsaldeko, 17:30etatik 19:00etara.
Eta bietan izena emateko, gaur eta datorren larunbatean jarri dute zita. Kultur etxean egongo dira Astigarte elkarteko kideak, horretarako, goizeko 10:00etatik 13:00etara.
Prezioa 28 euro dira hilean, helduen kasuan; eta 26 euro, haurrentzat.