Udarako lanei segida, datozen hilabeteotan

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 21a, 02:00

Hainbat konponketa eta ho­be­­kuntza lan egiteko aprobe­txatu du uda­­ra, Astigarragako Udalak. Zehazki, herriko zenbait kale edo gunetan aritu dira lanean, eta baita eraikin pu­blikoetan ere, Herri Esko­lan, udaletxean, kiroldegian edota Haur Esko­lan, esaterako.

Kaleko lanen artean, Ergo­biako zubiaren ondoko aparkalekua egokitu dute, eta baita hondakin ontzien gunea ere. Santio Zeharran, berriz, argiztapena indartu dute, Rezola sagardotegiaren eta Arkubide baserriaren arteko zatian. Eta herriko beste hainbat gunetan, kaleko altzariak txukundu di­tu­zte, «integrazioa sustatzen du­en Beterri Errotuz elkarteko langileen laguntzaz».

Eraikin publikoetako lanei dagokienez, berriz, kultur etxe berriaren automatizazioa gauzatzeko lanak egin dituzte, eta kultur etxe berria eta udaletxea zuntzaren bidez konektatu di­tuzte. Herri Eskolan ere egin dituzte hainbat lan: «irakaslegoarentzat Officea egokitu da, sabaiatu eta argiteria berritu, margoketa lanak egin, komun txikiak egokitu...», azaldu dute Udaletik.

Kiroldegian, berriz, ur instalazioa berritu dute, eta konpondu dituzte spinning gelako sabaian zeuden akatsak. Eta Haur Eskolan, azkenik, estalki txiki bat jarri dute atarian.


Herriko plano toponimiko berria, laster argitara

Datozen hilabeteotarako, berriz, hamar lan aurreratu ditu Uda­lak, «laster ikusi ahal izango direnak». Horien artean dago, esaterako, herriko plano toponimiko berriaren argitalpena. Bestalde, kanpaina jarriko dute martxan, etxebizitzetan edateko ur instalazioetako kontagai­luak be­rritzeko. Oialume errekara isurtzen diren ur zikinen inguruko azterketa ere egingo dute, eta Donostia ibilbidea be­­rrurbanizatzeko lanen bigarren fasearen proiektua ida­tzi.

Obra lanei dagokienez, Gal­tzaur kaleko argiztapena be­rri­tuko dute, eta bide publikoetan zenbait margoketa lan egin. He­rriko hainbat gunetan, gainera, landaredia lanak egingo di­­tuzte, eta Mendiaundi-Ani­bar orubeko sastraka kendu egingo dute, baita ere. 

Eta azkenik, Haur Eskolako pertsianak aldatuko dituzte. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!