Lau ikastaro aukeran goizuetarrek, ikasturte berrian

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 21a, 02:00

LAU ikastaro daude aukeran ikasturte berrirako, Goizuetan, hain zuzen, Pilates, Jumpfit, Total Trainni­ng eta Eskulanak. Nahiz eta hilaren azken asteetan egon, oraindik aukera dago hilaren 27 arte izena emateko.


Gero eta gehiago, merkeago

Udal ikastaroetako antolatzaileek hainbat ohar zabaldu nahi izan dituzte. 

Lehenik, taldea ateratzeko gutxienez 8 pertsona apuntatu behar direla nabarmendu dute, eta «gehiagorekin merkeagoa izango da». Dena den, gehiengoa ere jarri dute;  12 pertsonako taldea izatea.

Ikastaroen epea luzea izanen da, hau da, urritik maiatzera bitartean burutuko dira.

Izena emateko, Udaletxera bertaratu edo telefonoz deitu behar da (948 514 006). Eta izen- ematea ordenaren arabera eginen da. 

Ordainketari dagokionez, bi zatitan eginen da: lehena, urri­an, eta bigarrena, urtarrilean. 60 saioz osatutako ikastaroak dira eta eskulanak berriz, 30 saiokoak. «Plazak egonez gero, urtarrilean apuntatzeko epea irekiko da».


2019-2020 UDAL IKASTAROAK

- Pilates. Astearte eta ostegunetan, arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara, dantzen lokalean. Prezioa: 245,96 euro.

- Jumpfit. Astearte eta ostegunetan, arratsaldeko 18:00etatik 19:00etara, dantzen lokalean. Prezioa: 382,36 euro.

- Total trainning. Astearte eta ostegunetan, arratsaldeko 19:00etatik iluntzeko 20:00etara, dantzen lokalean. Prezioa: 245,93 euro.

- Eskulanak. Ostiraletan. Arratsaldeko 16:30etatik 19:30etara, ikastolan, goiko bizitzan. Prezioa: 264,28 euro.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!