Hainbat ekintza izan dituzte Astigarragan, joan diren hiru egunetan, Mugikortasun Jasangarriaren Astea ospatzeko. Eta gaur dute azkeneko zita.
Ibilaldia egingo dute patinetan, herrian barrena, goizeko 11:00etan hasita. Joseba Barandiaran plazatik abiatuko dira, eta beharrezkoa da kaskoa eta babesak eramatea.
Eta ibilaldia osatu ondoren, Txomiñene frontoira joango dira: jolasak egingo dituzte bertan, eguerdiko 13:00ak bitarte.
Ibili gurekin lelopean, beste lau ekintzaz gozatu dute herritarrek, asteazkenetik ostiralera: bizikleta elektrikoak probatzeko aukera, txokolatada, gimnasia saioa, eta Martutenera ibilaldia, pikoteo eta guzti.