Aburuza sagardotegiari txapela, Kizkiak

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 21a, 02:00

Asteazkenean jokatu zuten, baz­kari baten bueltan, Kizkia Tal­deko Sagardo Txapelketa­ren fi­nala. Eta Adunara joan zen txapela, Aburuza sagardotegia­rekin. 118 punturekin nagusitu zen, Urnietako Eula (115,5 pun­tu) eta Astigarragako Petritegi (113 puntu) sagardotegien au­rretik. Beste bi astigartar ere baziren, finalisten artean: Re­zola eta Alorrenea, laugarren eta bosgarren. Asteasuko Sara­solak itxi zuen finaleko sailkapena, seigarren.

Giro ederrean egin zuten finaleko bazkaria, sei sagardotegi finalistak zein ziren jakin gabe; sari banaketara arte, se­kretupean gorde baitzituzten.

20 sagardotegik ekin zioten txapelketari, abuztuaren 28an eta irailaren 4an jokatu zen aurreneko kanporaketan. Pe­tri­­tegik lortu zituen puntu gehien orduan, Eula eta Alorrenearen aurretik. Eta sei finalistekin ba­tera, beste lau sailkatu ziren bigarren kanporaketara: Asti­garragako Lize­a­ga, Aiako Izeta, Zubietako Astiazaran, eta Lizar­tzako Goikoetxea.

Bigarren kanporaketa ho­rre­tan, Aburuza sailkatu zen lehenengo, Petritegi eta Eularen au­rretik. Haientzat izan ziren sa­riak, asteazkenean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!