Tolareetako lanen hasiera, ospakizun

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 21a, 02:00

Txotx garaiaren hasiera ba­ka­rrik ez, sagarra biltzen hasteko garaia ere oso garrantzitsua da, Astigarragako sagardotegietan. Eta azkeneko urte luzetan be­za­la, ospakizun bilakatuko du­te, datorren astean. Sagar Uzta Jaiaren 19garren edizioa egingo dute, ostegunetik igandera.

Ohiko pintxopotearekin ha­siko dute ostegunean, sagarraren eratorriekin egindako pin­txoak izango baitira, herriko ta­bernetan. Larunbatean helduko diote berriro, Sagar Bira mendi bueltarekin, Santiomendiko Sa­gardo Bidean zehar. Horreta­ra­ko izena eman behar da, eta baita igandean izango diren beste hiru ekintzatarako ere: Argazki Rally Digitala, sagar mermelada tailerra, eta muztioaren elaborazioa. Saga­rra­ren Jaiaren barruan egingo dituzte horiek, Foru Plazan.

Hori baino lehen, Ergobiko plazan izango da zita garran­tzitsua, larunbatean: Euskal He­rriko Sagardo Txapelketa He­rrikoiaren finala jokatuko da, 12 sagardo onenen artean.


IRAILAK 26, osteguna

19:00-21:00, Pintxopotea, Astigarra­ga­ko tabernetan. Sagarraren eratorrie­kin egindako pintxoak eskainiko dira.

IRAILAK 28, larunbata

09:30, Sagar Bira: Santiomendiko Sagardo Bidean zehar mendi buelta, familian*.

20:00, Euskal Herriko V. Sagardo Txa­­pelketa Herrikoiaren finala, Ergobin.

IRAILAK 29, igandea

Sagarraren Jaia, Foru Plazan

09:30, Txirrisklako txistularien diana.

10:30-12:00, XII. Sagar Uzta Argazki Rally Digitalean izenematea, plazan*.

11:00-14:00, Sagarraren azoka: sagar mermelada tailerra*; sagarren erakusketa, dastaketa eta salmenta; sagardo eta muztio dastaketa; saski, txertaketa eta abarren erakustaldiak; herriko baserritarren produktuen salmenta; eta trikitilariak herrian zehar.

11:00, Muztioaren elaborazioa: sagar biltzea, jotzea, eta zanpatzea, bertaratutako familien laguntzarekin*.

12:30, Sagar dantza eta kirikoketa.

13:00, Txalaparta, eta 2019 uztako lehen muztioaren topa herrikoia.

14:30, Herri bazkaria.

16:30, Euskal Herriko aizkolari gazteen txapelketa.

17:15, Afizionatuen pelota partidua.

*Izenemateak aldez aurretik: www.sa­gardoarenlurraldea.eus, info@sagardoarenlurraldea.eus, edo 943 55 05 75


Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!