Lau kinto bazkari daude antolatuta hurrengo asteetan. 1939an jaiotakoek Suharri jatetxean egingo dute, azaroaren 23an; eta joateko asmoa dutenek, telefonoz deitu behar dute, honakoetara: 943 55 68 60 edo 643 009 433 (Pili), 943 55 26 43 edo 639 403 922 (Asun), edo 687 306 593 (Marivi). Leku berean, baino 47an jaiotakoek gaur zortzi egingo dute bazkaria. Joango direnek, telefonoz deitu behar dute, konfirmatzeko: 656 721 678 (Pepi), 664 102 764 (Anuntzi), edo 638 082 041 (Javier). 1954an ere dute bazkaria urriaren 19an eta izena emateko epea urriaren 5ean bukatuko da. Horretarako, telefono hauetako batetara deitu daiteke: 659 644 968 (Kristina) eta 663 787 974 (Ina). Azkenik, azaroaren 9an egingo dute bazkaria, 1969an jaio eta Urumea ikastolan ibilitakoek. Interesatuek telefonoz deitu behar dute, urriaren 6ra arte: 660 509 244.