Larunbatari kaixo, eta Karabeleko jaiei agur!

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 21a, 02:00

ATZO hasi ziren Karabeleko festak, arratsaldean txupinazioa bota eta segidan, buru handi txikiak egon ziren. Ozenki Abesbatzak ere kantuz girotu zuen Karabel eta eguna amai­tzeko, erromeria ostean, festa ospatu zuten Kalabeleko auzotarrek.

Gaurko eguna indartsu dator, goizeko 100:00etatik gaueko 22:00etara bitartean, hainbat joko, txapelketa, mugikortasun ekintzak eta beste hainbat ekintza egingo baitira. Hala ere, gauean, jaiei amaiera emango zaie.  

Goizeko 10:00etatik, gaueko 22:00 etara, nahi adina ekintza, haur, gazte eta helduentzat, Karabelen.

Egunarekin hasteko, 10:00e­tan, Dianak Karabeleko kaleak esnatuko ditu, eta amaitzean, 10:30ak inguruan, kirol apur bat egiteko, Ibilaldia egingo da patinetan. Jarraian, Buru Han­diak hartuko dute lekukoa, eta amaitzean, beste mugikortasun jarduerari emango zaio hasiera, hala nola, Gynkanari (tirolinan). Horrez gain, txiki­en­tzako aurpegi margoketa eta haurrentzat jokoak ere egingo dira. 


Hamaika ekintza, eguerdian

Eguerdiko 12:00etan, Sagar­do dastaketa hasiko da, eta enb­or mozketaren erakustaldia. Jarraian, tortila eta bizko­txo onenaren txapel­ketaz goza­tzeko aukera paregabea dago. Lehenengo sarituak, Zubilade tabernako menuaz gozatzeko aukera izango du. Eta parte hartzen dutenen artean, 2 sas­ki zozketatuko dira. Toka txa­pel­keta ere egongo da, eta irabazleari, Trofeoa emango zaio. 

12:30etan, mugikortasun jar­­­­du­­era bat eskainiko da, Patin erakustaldia hain zuzen, tirolinan egingo dena. Segidan, hamaiketakoa egingo da Mugi­kortasun ekintzetan parte hartu duten ororentzat.


Bazkalorduan, paella

Eguerdiko 14:00etan izango da bazkari herrikoia, paella hau­ndiarekin. Bazkarian, ederki jan eta edan ostean, bingoan jokatze­ko aukera egongo da, 15:30ak aldera.

Karabeleko auzotarrek, festetara etortzeko gonbitea luzatu nahi izan diete herritarrei.


Arratsaldean, etxeko txikien txanda

Atsedenaldi bat egin ondoren, etxeko txikien txanda  da, tiro­linaren parkean apar festa egingo baita. Amaitzean, Zum­ba erakustaldia egongo da,  izardiak botatzeko aukera pa­re­­gabea.

18:00etan, urtero moduan, Txokolatada ederra eskainiko da eta ordu berean, puzgarriak eta zezen mekani­koa izango dira protagonistak. Jarraian, haurrentzako jolasak antolatu dira, ordu bete irango dute hauek. Amaitzean, Arrau­tzen jokoarekin trebatzeko momentua, tirolinako parkean eta edonork hartu deza­ke parte. 


Gauean, festak jarraitu 

Gaueko 20:30ak aldera afari herrikoia antolatu dute Kara­beleko auzotarrek, eta amaitu ostean, DJ Nemuxek girotuko du gaua, 21:00ak inguru. 

Festen amaierarako hainbat ekintza egingo dira, eta lehena zezen suzkoa izango da. Amaitzean, su artifizilak eta trakak, nahikoa soinu aterako dute, jaiak amaitu direla jakinarazteko. Jarraian, festak jarraituko du, jaiak ezin hobe amai­tzeko. 


Paella jateko txartelak agortuta

Paella jateko txartelak agortuta daude jadanik. Hala ere,  beste hainbat material erosteko aukera dago, hala nola, Zapiak 3 eurotara eta kami­­xetak 7 eurotara. Kara­be­leko au­zo­tarrek, festetara etor­tzeko gonbitea luza­tu nahi izan diete herritarrei. 


KARABELEKO JAIAK

Gaur, larunbata 

GOIZEAN

10:00, Diana

10:30, Mugikortasuna. Ibilaldia patinetan

11:00, Buru handiak

11:30, Mugikortasuna. Gynkana (tirolineko parkean). Aurpegi margoketa eta haurren jokoak

12:00, Sagardro dastaketa eta enbor mozketa erakustaldia

12:00, Tortilla eta bizkotxo onenaren txapelketa

12:00, Sari banaketak

1ºsaria: Zubialde tabernaren menua

2 saskiren zozketa, parte hartzaileen artean. 

 Toka txapelketako irabazleari, trofeoa. 

12:30, Mugikortasuna. Patin erakustaldia. Tirolineko parkean.

13:00, Hamaiketakoa mugikortasun jardueretan parte hartu dutenentzat

14:00, Janari herrikoia ?paella haundi?


ARRATSALDEAN

15:30, Bingoa

17:00, Apar festa (tirolinako parkean)

17:30, Zumba erakustaldia

18:00, Txokolatada

18:00, Puzgarriak eta zezen mekanikoa

18:30, Haurren jokoak

19:30, Arrautzen jokoa

20:30, Afari herrikoia


GAUEAN

21:00, DJ Nemux, gaua girotzeko

22:00, Zezen suzkoa Karabeleko auzoan zehar

00:00, Su artifizialak eta traka, festei amaiera emateko


Ondoren, festa! 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!