Azpirozen txanda, gaur

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 21a, 02:00

Hernaniko bertso eskolak gaur ordezkaritza izango du Gi­puzkoako Bertsolari Txapel­ke­tako final-zortzirenetako hi­ru­garren saioan. Ordiziako Herri Antzokian izango da saioa, 17:00etan hasita, eta Asier Az­piroz Iztueta zubietarrak kantatuko du.  

Bihar, Zumaian 

laugarren saioa

Bihar, berriz, Zumaian izango da saioa, Aita Mari Zineman, 17:00etan. Hemen ez da egongo Iraulio Panttaloneko ordezkaririk. Bi saioetako irabazleak zu­zenean sailkatuko dira, final laurdenetara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!