mugarri bisitak 30garren edizioa beteko du aurten eta irailaren 28an antolatu dira bisitak eta festa. XVI mendeko ohitura hau orain 30 urte berreskuratu zen, eta egun Hernaniko Udalak eta Mendiriz Mendi elkarteak elkarlanean antolatzen dute jarduera.
Hernaniko Mugei bisita berreskuratutako festa bat da, eta mugen ikuskatze hori du bere oinarrian. Mugen arteko ibilbidea adostu ondoren, mugarrien egoera aztertu eta bideen txukunketa egiteko baliatzen da.
Bisitak helburu hauek ditu: herriko geografiaren ezagutza eta hedapena; identitate ezaugarri denez, herritarren anaitasun eta lurraldea estimatzea; Herriaren iragan historikoari buruzko kontzientzia eragitea; eta lagunarte giroan naturarekin gozatzea.
Haurrek eta helduek ibilbide eta ordutegi desberdinak
Honako ibilbidea egingo da aurten: helduek Idoia-Urdaburu-Ugaldetxo, eta haurrek Rekalde-Mandazubi.
Haurrek 09:00etan jarri dute hitzordua Atsegindegin eta helduek berriz 08:00etan Gudarien plazan.
Sei lagunentzako tokia dago eta izenematea Biteri Kultur Etxean egin daiteke.