Trikitilarien Hernaniko txapela, etxean

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 21a, 02:00

Euskal Jaien barruan, XXI. Trikitilari Gazteen Txapelketa antolatu zuen igandean ?Her­na­ni? Musika Eskola Publi­koak.?Denera, sei bikotek hartu zuten parte, eta txapela etxean geratu zen: Ianire Segurola, 14 urteko hernaniarra, eta Elaia Diaz, 15 urteko astigartarra izan ziren txapeldunak.

Bigarren izan ziren A­z­koi­tia eta Azpeitiako Araitz Etxa­niz eta Enaitz Alberdi, eta hiru­garren, Zaldibia eta Bida­niako Eneko Urkola eta Nahia Dorronsoro. Parte-hartzaileen artean izan ziren baita ere Zestoako Intza eta Maria Illa­rra­mendi, Errezil eta Azpei­tiako Julen Labaka eta Garazi Larrañaga, eta Hernaniko Eider Garro eta Araitz Elizalde.


Klaseak hasita, lekua

Bestalde, Musika Eskolako zu­zendaritzak jakinarazi du ikas­turtea hasi dutela.

500 matrikula inguru egin dira, baina badago tokia klarinetea, akordeoia, txistua eta saxoa ikasteko.


Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ?Musua?

Irailaren 28an Pirritx, Porrotx eta Marimototsen Musua ja­ialdia antolatu dute. 18:00­etan hasiko da Atsegindegin eta sarrerak Ikusi-Makusi (Ka­le nagusian) eta Kide kafetegian (Atsegindegi plazan) daude 7 euroan. Urtero eskaintzen du­te emanaldia eta asteartean prentsaurrekoa antolatu da, aurkezpena egiteko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!