Babestutako edukia- Hernaniko eskaintza komertzialaren erakusgarri, merkataritza txikiaren aldeko festa

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 20a, 02:00

Festa giroa jarriko dute gaur, beste behin,  herriko 110 establezimenduk. Bat egin dute Berriak, Herna­ni­ko Merka­ta­rien, Ostalarien eta Zerbitzu Enpresen elkarteak antolatu duen he­­rriko komertzioaren aldeko festa berezian.


Herri biziaren alde

Helburua argia da: erakustea zein den Hernanin dagoen es­kaintza komertziala, eta kan­­pora joan beharrik ez da­go­ela. Herritarrak hausnarketa egitera bultzatu nahi dituzte, konturatu daitezen herri bat herri bizia izateko bertako merkatari eta ostalariek ematen duten babesa. Herriko bes­te elkarte eta eragilek an­to­latzen dituzten ekintzak ere laguntzen dituzte, askotan.

Hori dela eta, etorkizunean nolako herria nahi dugun pentsaraztea bultzatu nahi dute gaurko festarekin, eguneroko ekintzek etorkizun ho­rretan eragina baitute. Ko­mer­tzio txikia daukan herri bizia, edo komertziorik gabeko herri hila daude aukeran.

 

Egun osoko festa, gaur

Hori horrela dela erakusteko, festa giroa jarriko dute gaur 110 establezimendu inguruk; herriari bizi ematen diotela erakusteko, hain zuzen.

Horrela, egun osoan zehar dendak kalera aterako dira, he­rria koloreztatuko du­te, mo­da desfilea izango da, eta mu­sika, jolasak, tailerrak eta gehiago! Festa, seguru!


HERNANIKO MERKATARITZA ETA OSTALARITZAREN FESTA

Irailaren 20an,?

Nire aukera, HERNANI!

10:00-13:30, Komertzioak kalera!

13:30, Berriak egoitzaren inaugurazioa eta Telemar-en 50garren urteurrena.

16:30-20:00, Komertzioak kalera!

16:30-20:00, Merkatariek antolatutako tailer eta jolasak.

18:00, Moda desfilea Plaza Berrin.

18:15, Markus bakarlariaren kontzertua.

19:00, Kolpez Blai, perkusio kale ikuskizuna.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!