Euskera ikasi, hobetu eta aritzeko aukerak ugari eskaintzen dira

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 20a, 02:00

Iraila izaten da alor desberdinetako elkarteetan izena ema­teko garaia, udara amai­tzear dagoenean, eta euskera elkarte eta euskaltegien egitasmoetan ere horrela izaten da. Ikasturte berriarekin batera  Dobera Euskara Elkarteak eta Udal eta AEK euskaltegiek hernaniar ikasleak animatu zi­tuzten, atzo, egoitzetara hur­bildu eta eskaintzen dituzten ikastaro, ikasketa eta praktiketan izena ematera. 

Oier Agirresarobe zinego­tziak ireki zuen aurkezpena eta Hernaniko euskeraren era­­­bileraren eta ezagutzaren datuak eman zituen bien arteko aldea nabarmenduz. On­do­ren  hitza pasa zien elkarte eta euskaltegietako kideei es­kain­tzen dituzten aukera za­balak azpimarratuz. 

Joseba Arbelaitz, Udal euskaltegiko ordezkariak, nabarmendu zuen izen emateko epea astebete luzatuko dutela datorren astera arte. «Hasiera emateko prest gaude. Ikasleen helburua era askotakoa da: ulermen maila lortzeko, mai­la hobetzeko, titulua ateratzeko, mintzapraktiketarako... eta eskaintza ere zabala da». Ildo berean mintzatu zen AEKko Ixiar Eratsun. «Jendeak dauzkan beharrak asetzea da helburua. Tituluak lortzeko hasieratik C2 mailara iristen gara. Etorkinentzako talde bat eduki genuen iaz, ikastetxeetan lortu genuen guraso talde bat edukitzea, haur eskolen­tzako langileentzat...».

Dobera Elkarteko Lander Ibarburu teknikariak mintzapraktikak egiteko aukera dagoela  elkartean nabarmendu zuen. «Min­­tzalagun pro­gra­maren ba­rruan talde desberdinak osatzen dira. Horre­tarako egoitzara hurbildu besterik ez da egin behar eta talde batean sartzen da euskalduna edota euskaraz hitz egin nahi duen edozein». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!