Aranorako Martxarako, izena

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 19a, 02:00

Irailaren 29rako antolatu du aurten Xalaparta elkarteak, urteroko Aranorako Martxa, eta izenematea irekita dago elkartean. Goizeko 09:00etan Besabitik aterako dira; bertara joateko autobusa 08:30etan, Xalaparta elkartetik. Bazkaritara bakarrik joan nahi dutenek, berriz, beste autobus bat izango dute elkartean, 11:30etan. Urtero bezala, Toka Txapelketa Aranon egingo da, bazkalondoren. Hernanirako bueltako autobusa 18:00etan aterako da Aranotik. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!