Mendiriz Mendi elkarteak bi planen berri eman du, ikasturtea hasteko. Batetik, GPS ikastaroa egin ahal izango da irailaren 23an hasi eta urriaren 5era bitartean. Bestetik, gaztetxoekin Erniora joateko irteera antolatu du igande honetarako. Goiz-pasa egitea proposatu die gaztetxoei. Goizeko 08:00etan aterako dira, eta Ernio igo ondoren, Zelatungo soroetan erromeriarekin gozatzeko tartea izango da. Hala ere, eguerdian etxera bueltatuko dira. Parte hartu nahi dutenek, gaur eta biharko egunak dauzkate izena emateko, Iturregi plazako bulegoan, 20:00etatik 21:00etara.