Berdintasun Kontseiluak antolatzen dituen emakumeentzako Jabetze Eskoletan izena emateko aukera dago oraindik. Bi ikastarotan geratu da tokia, eta irailaren 24ra arte izango da aukera izena emateko.
Ikastaroetako bat da emakumeen nortasuna eta subjektibitatea aztertzea helburu duen multzokoa: Barrutik kanpora argazkitzen. Urriaren 2tik abenduaren 18ra bitartean emango da, asteazkenetan, 17:30etatik 19:30etara, Iturolan. Idoia Telleria Maritxalar eta Arantxa Erasun Urtzelaieta izango dira irakasleak.
Aukeran dagoen beste ikastaroa, berriz, Kultura birdefinitzen multzokoa da: Gorputz kontzientziatik mugimendu askera. Urriaren 1etik abenduaren 17ra emango da, asteartetan, 18:00etatik 20:00etara Iturolan. Maider Oiartzabal Ziganda izango da irakaslea.
Izena, irailaren 24ra arte
Tokia dagoen bi ikastaro horietan izena emateko epea luzatu dute, hortaz, irailaren 24ra arte. Horretarako, 943 33 70 17 telefonora deitu daiteke, edo berdintasuna@hernani.eus helbidera idatzi. Haurtzaindegi zerbitzua emango da beti.