«Estatu terrorismoa salatzeko», bi hitzordu

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 19a, 02:00

Bi ekitaldi antolatu ditu Egiari Zor elkarteak, Estatu terro­ris­moa, 4 hamarkadaz inpuni­ta­tea lelopean. Aurre­ne­koa, gaur, 19:00e­tan hasita, Herio­tza­ren Triangelua dokumen­tala jarri­ko dute Biterin.

Bestetik, urriaren 5ean ekitaldia egingo da Tilosetan, 18:30etan, «40 urteko inpu­ni­ta­tea salatzeko», Egiari Zor el­kar­teko Tasio Arrizabalagaren esanetan. Besteak beste, Ane Muguruzak, 1989an erail zuten Josu Muguruza, Herri Ba­ta­suneko diputatuaren alabak hartuko du parte.


Zapa, Arbelaitz eta Elizondo, Hernanin erailak

Gaurko dokumentala Tira Bira produkzioak SLk argitaratu zu­en 2015ean, Jose Maria Sa­linas eta Imanol Laburu Lar­zabalek zuzenduta. Hain zu­zen, gaurkoan Laburu bera Biterin izango da, eta baita Ri­kardo Mendiola, Her­na­niko alkate ohia ere, doku­men­tala dagokion testuinguruan ko­katu eta gal­de­rak erantzuteko.

Heriotzaren Triangelua do­ku­mentalak erreferentzia egi­ten dio izen hori hartu zuen Andoain eta Astigarraga ar­te­ko guneari. Izan ere, Franko hil eta ondorengo urteetan, 80eko hamarkadan, zazpi per­tso­na erail zituzten hiru ur­te­ko epean: Felipe Sagarna Zapa, Migel Mari Arbelaitz eta Luis Mari Elizondo Hernanin; Jose Ramon Ansa eta Xabier Ansa An­doainen; Tomas Alba Asti­ga­rragan eta Joaquin An­ti­mas­­bere Urnietan.  Ladislao Za­bala eta Ignacio Iturbe Al­kain Piti, Batallón Vasco Es­pa­ñol eta Triple A (Alianza Apos­tó­lica Anticomunista) tal­dee­ta­ko kideek egin zituzten hilketok, Jesus Martinez To­rres Gi­puzkoako komisario je­ne­rala zen bitartean.

Egiari Zor-etik alda­rri­katu nahi dute «ardurak ez dituela inork bere gain hartu, eta badela garaia, egia osoa jakiteko». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!