Herrien bizigarri direla erakusteko festa egingo dute ostiralean merkatari txikiek

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 18a, 02:00

Beterri-Buruntzako bost uda­lerrik bat egin zuten atzo Astigarragan eman zuten pren­tsaurrekoan, herri guztie­tan ostiralean egingo den merkataritza txikiaren aldeko festa aurkezteko. Merka­ta­ritza Bulegoarekin bat eginda, elkarlanean aritu dira Asti­garragako Astiko, Hernaniko Berriak, Andoaingo Salkin, Lasarte-Oriako Aterpe eta Usur­bilgo Hurbilago elkarteak; Ur­nietak ez du bat egin, he­rriko elkartea oraintxe an­to­latuta ez dagoelako.

Elkarlana azpimarratu zuen Xabier Urdangarin, As­ti­garragako alkateak, eta he­rri­etako denda txikien «bo­rro­ka» txalotu zuen, «zuen dendengatik, eta baita ere, herriak bizirik mantentzeko. Egun batekin ez dira al­da­tzen ohiturak, mundua. Bai­na elkartu garela ikusita, au­rrera egingo dugu, nolako herriak nahi ditugun gogoeta eginda».


Ohiturak aldatzea helburu, etorkizunean herri biziak izateko

Gogoeta egitea da, hain zu­zen, festaren helburua, Mar­ta Zu­lai­ka, Beterriko Merka­ta­ritza Bulego Teknikoko ar­du­ra­du­nak azaldu bezala. «Egoera kezkagarria bizitzen ari dira bertako dendak, jen­deak ohi­turak aldatu di­tue­lako. Hori ikusita, bigarren urtez elkartu dira bost elkarteak». 

Horrela antolatu dute ostiraleko festa, eta horrekin, «helburua da herritarrek eros­ketak bertako dendetan egitea, eta ikus dezatela, zein garrantzitsuak diren dendak, herriak bizirik mantentzeko».

Hori adierazteko, lelo bat erabiliko dute: Nire aukera, Beterri-Buruntza! Egokitu egin­­go dute gero, herriz herri.


Beltzetik kolorera

Bigarren urtea da bost uda­le­rrietako elkarteek bat egiten du­tela. Horren aurretik, Be­rriak, Hernaniko Merkatarien eta Ostalarien elkarteak sen­tsi­bilizazio kanpaina berezia egin zuen orain bi urte, Mertxe Jimenez ordezkariaren esa­netan.

«Merkatari talde bat elkar­tera hurbildu zen egoerarekin kezkatuta, eta aurreneko sen­tsibilizazio kanpaina jarri ge­nu­en martxan. Hiru egunez erakusleihoak beltz-beltz izan genituen. Eragina izan zuen he­rritarrengan. Hurrengo egu­netan, berriz, kolorea, ar­gia, ala­itasuna eman genien, eta mezu positiboak zabaldu ge­ni­tuen. Horrela erakutsi nahi izan genuen zein desberdina den herri bat komertzioa duena, eta ez duena; hau da, bi­zirik dagoena, eta hilik da­goena». Beste herrietan erre­pi­katu egin zuten kanpaina le­hengo urtean, eta Hernanin, Berriak elkarteko 100 ko­me­r­tzio kalera atera ziren. «Era­ku­tsi nahi izan genuen zein aukera zabala daukagun herri bakoitzean».

Horixe bera erakutsiko dute ostiralean, herriz herri egingo diren moda desfileetan, mu­sika emanalditan... Dena, festa giroan. 

MERKATARITZA TXIKIAREN ALDEKO FESTA

Irailaren 20an,?Astigarragan

-Txu-txu trena herrian barrena, Pelotari kaleko autobus geltokitik aterata, 17:00etatik 20:00etara.

Irailaren 20an,?Hernanin

10:00-13:30, Komertzioak kalera!

13:30, Berriak egoitzaren inaugurazioa eta Telemar-en 50garren urteurrena.

16:30-20:00, Komertzioak kalera!

16:30-20:00, Merkatariek antolatutako tailer eta jolasak.

18:00, Moda desfilea Plaza Berrin.

18:15, Markus bakarlariaren kontzertua.

19:00, Kolpez Blai, perkusio kale ikuskizuna.


Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!