Herri Eskolako Guraso Elkarteak eskolaz kanpoko heitzaileen lan poltsa deialdia ireki du. Horrela, curriculuma bidaltzeko epea irekita dute ondorengo arloetako hezitzaileek: antzerkia, sormen tailerra, dantza, eskola kirola, eta bidelaguna, hau da, ikasleentzat eskola orduz kanpoko laguntza emateko programa. Ekintzak eguerdian izaten dira. Jasotako curriculumak «2019-2020 ikasturtean sortu litezkeen beharrak asetzeko» erabiliko dira. Curriculumak ostiralera arte bidali daitezke, euskeraz, gurasoelkartea@astieskola.eus helbidera.