Argazkilaritzaren munduan murgiltzeko hainbat aukera, Legarretarekin

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 17a, 02:00

Nagore Legarretak hainbat ikastaro emango ditu, argazkilaritzaren munduan murgiltzeko. Batetik, urrian hasi eta abendura bitartean, Lightroom eta Photoshop ikastaroa emango du Donostiako Egia auzoko Txondorra kulturgunean, argazkilariei zuzenduta, ostegunetan. Era berean, urritik abendura eta martxotik ekainera sormena eta argazki proiektuak sortzeko lantegia gidatuko du asteartetan, Batix Ezeiza eta Maialen Arocenarekin batean. Hain zuzen, iazko ikastaroan sortutako lanen erakusketa egingo da gaur San Telmo liburutegian, 19:00etan. Azkenik, abenduan Gran Kanaria irlara argazki bidaia egiteko aukera ere zabaldu du. Denetan irekita dago izena emateko epea, 665 728 061 telefonoan edo nagore.legarreta@gmail.com helbidean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!