Festak Karabelen, ostiralean hasita

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 17a, 02:00

Auzoz auzo festa giroa na­gu­si­tzen ari da Hernanin, aste­bu­ruro. Datorrenean, Kara­bel­go­en txanda izango da. Os­ti­ra­le­an 18:00etan botako da txu­pi­na­zoa, eta larunbatean bukatuko dira jaiak.

Txupinazoa botata, hau­rren toka txapelketa, pin­txo­pa­rrillada herrikoia eta ber­be­na izango dira, ostiralean. 

Larunbatean, 10:00e­­tan di­a­na­rekin hasita, egun osoan izango dira buruhaundiak, sa­gar­do dastaketa, tortilla eta biz­kotxo txapelketa, paella ja­tea, bingoa, apar festa, zunba, txo­kolatada, haur jolasak...

Hain zuzen, paella jaterako eta bingorako txartelak auzo elkartean erosi behar dira aurretik, egunero, 19:00etatik 20:00etarako tartean; baita kamiseta eta zapiak ere.

Bestalde, festetako egita­ra­ua­rekin egingo du bat Mu­gi­kortasun Asteak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!