Udal liburutegiak mintegi berri batekin eman nahi dio hasiera ikasturte berriari. «Euskal, eta zehazki, euskerazko emakume idazleen lan garaikideak ikuspegi feminista batetik irakurtzeko tailerra» izango da, hain zuzen, Kattalin Minerrek azaldu bezala, berak emango baitu tailerra.
Denera lau saio egingo dira, guztiak liburutegian, 19:00etan. Aurrenekoa, gaur: Eider Rodriguezen Bihotz handiegia liburua landuko da. Urriaren 15ean berriz, Uxue Alberdiren Jenisjoplin; azaroaren 12an, Katixa Agirreren Amek ez dute; eta abenduaren 17an, Alaine Agirreren Odol mamituak.
Parte hartzeko izena eman behar da, eta gaur ere badago aukera, oraindik.