18 urtetik gorako emakumeentzat, pala ikastaroak antolatu ditu CD Hernaniko pala sailak, urriaren 2tik hasita. Asteazkenetan izango dira, bi ordutegitan: goizeko 10:00etan eta arratsaldeko 19:00etan. Interesa daukanak, hilaren 30era arte eman ahal izango du izena, hernanikopalistak@gmail.com helbidean.