Irazustabarrena-Erasun errebantxan ere garaile

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 17a, 02:00

Irazustabarrena eta Era­su­nek berriz ere Galdos eta Huizi gainditu zituzten Urdulizen jokatutako partiduan, paleta larruz, 30-27. Abuztuan, Ata­non, Aste Nagusiko Txapelketa irabazi zuten Irazustabarrena eta Erasunek eta oraingoan ere, errebantxan, hobeak izan ziren. Aurrelari hernaniarra oso eroso aritu zen partidu osoan zehar.

Maider Huizi eta Amaia Ira­zustabarrena hernaniarrek par­ti­du ugari jokatu dituzte el­karren aurka.

Mutiletan ere hiru partidu jokatu dituzte bikote hernaniarrek. Pasa den ostegunean, Za­rautzen, bigarren mailan Her­nanik 25-16 galdu zuen. Talde hau Ahieko Zubimendi, Endika Ramos, Eneko Lujanbio eta Xabier Legarretak osatzen dute. Hurrengo egunean, kiroldegiko frontoian bi partiduak irabazi ziren hirugarren mailan 25-19. Alde Zaharra eta Altzatarra izan zituzten aurkari. Alain Agirre, Beñat Garmendia, Iker Zurutuza eta Mikel Manterolak jokatu zuten, horietan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!