Dravet sindromeari aurre, barrez

Kronika - Erredakzioa 2019ko ira. 17a, 02:00

Bost bakarrizketa saiorekin osatutako ikuskizuna izango da ostiralean Galarretako Oro­na Ideo eraikinean, arratsaldeko 19:30etan. Fundación Sín­dro­me de Dravet elkarteak an­tolatu du, hain zuzen, gaixotasun honen sendabidea bilatzeko dirua biltzeko.

Maribel Salas, Sol Magunagoikoetxea, Gemma Martinez, Iñigo Salinero eta Gorka Aginagalde ariko dira bakarrizketetan.


Umorea, ikuskizunaren oinarria

Monólogos por un sueño da ikuskizunaren izena, eta hain zuzen, bakarrizketetan ariko di­ra bost aktore: Sol Magu­na­goi­koetxea, Maribel Salas, Ge­mma Martinez, Iñigo Salinero eta Gorka Aginagalde.

Ikuskizuna arratsaldeko 19:30etan hasiko da Orona Ide­on, eta txartelak salgai daude, 15 euroan fundazioaren webgunean bertan, 'denda solidarioa' ata­­­lean: www.dravetfoundation.eu. Bildutako dirua gaixotasun ho­nen aurkako sendabidea bila­tzeko ikerketara bideratuko du fundazioak. Dravet sindromeak jaiotzetiko epilepsia eragiten du 16.000 jaiotzetatik batean. Sei hi­la­beterekin nabaritzen dira au­rreneko sintomak, eta ohiko tratamenduek ez dute eraginik. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!