Bihar bilduko dira, ohiko deialdian, Astigarragako Ogasuna eta Ondarea Batzordea, 09:00etan, eta Tokiko Garapen Batzordea, 10:00etan. Lehenengoan bost puntu landuko dira: 2020ko zerga fiskalak eta kreditu gehigarria besteak beste. Eta bigarrengoan hiru: merkataritza plana, Guztion programaren amaierako txostena eta Astiko elkarteari dirulaguntza.